Global Training 2017: atzerrian praktikak egiteko bekak

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.


Herrialdeak, enpresak, espezialitateak Eskaintzen diren beka horien herrialdeak, enpresak eta lan espezialitateak ikus Interneten: http://www.becasglobaltraining.eus/

Zein da bekaren zenbatekoa?
1.358 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Noiz hasiko dira praktikak? 
Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2017ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.

Nork eskura dezake beka?
Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila altua edukitzea. Erreferentzia gisa, C1 maila lizentziatuek eta B2 goi mailako lanbide heziketa titulua dutenek. Titulu horien ziurtagiria azken 4 urtetakoa izanez gero, ahozko eta idatzizko froga ez da egin beharko. Ziurtagiri horiek ez dituztenek proba bat egin beharko dute (ahozkoa eta idatzia), beren amila egiaztatzeko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.
Izen-ematea: 2017ko ekainaren 14an hasiko da eta uztailaren 14an amaituko da (eguerdiko 12:00etan).

Argibideak
Ikus informazioa webgune honetan: http://www.becasglobaltraining.eus/

Este programa de Becas pone en el mercado y a disposición de nuestros jóvenes con titulación universitaria y formación profesional de grado superior un potente mecanismo que permite realizar prácticas remuneradas en empresas y organismos en el extranjero, en actividades y proyectos relacionados con su perfil académico y profesional durante al menos 6 meses.

 El plazo de inscripción se inicia el 14 de junio y finalizará el 14 de julio de 2017 (hasta las 12:00 h. del mediodía).

Puedes encontrar toda la informacion más detallada aquí.

 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana