Zarauzko Ludotxo Ludoteka

Nola ulertzen dugu ludoteka?

Ludoteka haurrentzako espazio gisa ulertzen dugu, non, beraientzat jolasak, tailerrak eta era guztietako dinamikak eskaintzen diren baina, betiere, haien beharrei egokituak daudenak.

Ludotekan ekintzak ez dira egiteagatik soilik egiten, horiekin aldaketa sozial bat sorrarazi nahi baitugu: elkarrekiko errespetua, elkarrizketa arazoen konponbide bezala ulertzea, kritikotasuna, jarrera eraikitzailea edota elkarbanatzea, alegia. Baina, ludotekako lau hezitzaileontzat garrantzitsua den honako kontzeptua lantzeko helburua dugu, izateaz gehiago arduratzea eta ez hainbeste edukitzeaz.

Udalak herritarrentzat sortutako zerbitzu publiko bat gara eta egunero dauzkagu ateak zabalik. Horrela, haur eta gurasoen parte hartzea bermatu nahi dugu, gure eskura dauzkagun baliabide guztiak herritarren esku jarrita.

Zer egin daiteke ludotekan?

Txikienek, 4-8 urte bitartekoek, alegia, beraientzat sorturiko espazio bat izango dute, eta hau beraien nahietara egokituz joango da. Bertan, jolasteko, dibertitzeko eta harremantzeko aukera ez berdinak izango dituzte, jolas sinbolikoekin, eraikuntzekin, mahai jolasekin, liburu, puzzle, psikomotrizitate txoko etabarrekin.

Honetaz gain, hezitzaileek tailer eta jolas dinamizatu ezberdinak proposatuko dituzte bertan beste gaitasun batzuk ere landu ditzaten. Hala ere, inoiz ez dugu ahaztuko ludoteka haurren espazioa dela; beraz, haien ekarpenak kontuan izan eta baloratuko dira ekintzak erabakitzeko orduan. Horregatik, haurrek proposatu edo sortu nahi dituzten ekintzetarako lekua ere bada, bai ludotekan edo baita herriko beste txokoetan ere.

Handiek, 9-11 urte dituztenek, asteburuetan izango dute ludotekaz gozatzeko aukera. Tailer, joko, talde dinamika eta gehiago egingo dituzte. Bertan, jolasteko eta deskubritzeko materiala ere badago edo eta lasai egon ahal izateko sofak edo sukaldean esperimentatzeko sukaldea ere.

Beraz badakizu, zerbitzu publiko bat gara, haurren nahiak betetzen laguntzeko prest dauden hezitzaileekin, haurrek beraien herria eraikitzeko eremu batean.


ORDUTEGIA
 4-8 urte (HH4-LH3)
Astelehenetik-ostiralera: 16:45-19:30

 9-11 urte (LH4-LH6)
Larunbata eta igandea: 17:00-20:00

HELBIDEA: Iturribide 24-26

KUOTA: Doan