Gaztelekua



             IRTEERAK                                                                EGITARAUA                                             

Nola ulertzen dugu Gaztelekua?

Zuek gazteentzako espazio bat da, non zuen nortasuna eta autonomia garatzeko guneak, uneak eta laguntzaileak aurki ditzakezuen.

Jende berria ezagutzeko, elkarbizitza esperimentatzeko, espazio eta zerbitzu publiko baten esanahia barneratzeko eta pentsamendu kritikoa pizteko helburua dugu, honetarako dugun tresna lantalde profesional bat da: lau hezitzaile, koordinatzaile bat eta gazte informatzailea.

Zer egin daiteke Gaztelekuan?

Asteartetik igandera, zuen espazioaz eta eskura dagoen materialaz gozatzeko denbora izango duzue, eta baita zerbait "ezberdina" egiteko ere. Egunerokotasunaren errutinatik aterako zaituzten tailerrak, talde jolasak, espresio uneak eta abar.

Bestalde,gure filosofiaren oinarria gazteen protagonismoa eta parte hartzea da.

Zerbitzu publiko bat gara, zuen nahiak betetzeko bidea egiten laguntzea da gure asmoa. Eskura ditugun baliabideak zuen zerbitzura jartzen ditugu. Kezka edo kuriositateak piztea,modu seguruan esperimentatzeko espazio bat eskaintzea, hori guztia eta gehiago da Gaztelekua!!